Elkartasunerako komunikazioa

Gizarte komunikazioaren esparruan lanean gabiltzala diogu, baina zer da gizarte komunikazioa? zergatik gizarte? gizarteari zuzentzen zaiolako? gizarte gaiez ari garelako? Zein da ezberdintasuna? Ez al da beste esparrutan erabiltzen den komunikazio eredu berdina erabiltzen?

Gizarte komunikazioa elkartasunerako komunikazioa da. Helburu ekonomikoa ez duten entitateek bultzatzen dute, eta, motibazio edo errealitate anitzen ahots badira ere (pobrezia, ingurumena, bakea…) badute ezaugarri komun garrantzitsua: euren oinarria/motibazioa arazo kolektiboak dira, ez pribatuak. Hortik dator “elkartasunerako” komunikazioa kontzeptua.

Gizarte entitateen azken helburua ere berbera da: gizartea eraldatzea.

Beraz, helburua ezberdina izanik erraza da imajinatzea gizarte entitateen komunikazio eredua ere bestelakoa izango dela. Zoritxarrez, sarritan ez da hala izaten.

Kontuz elkartasun kontsumoarekin

Azken urteotan gizarte entitate asko eratu dira, eta euren arteko lehia piztu dela esan daiteke (argi eta garbi nabari daiteke gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) begiratzen badiegu. Enpresa-marketing eta publizitatearen komunikazioa eredutzat hartu eta inportatu egin dute entitate askok. Zer lortu dugu honekin? Elkartasunaren kontsumoa bultzatzea. Ondorioz, entitateek euren mezu eta ekintzak gehien bat diru bilketara zuzentzen hasiak dira, sentsibilizaziora, ekintzara eta gizarte eraldaketara baino.

Urrun gaitezen bide horretatik. Berreskura dezagun hirugarren sektoreak duen komunikatzeko eredu propioa.

Nola?

Batetik, gizarte komunikazioa jarrerak aldatu eta gizartea eraldatzeko tresna dela ulertzen badugu, ke-salmentari agur esan beharko diogu, hau da, ez gaitezen erori liluratzea helburu bakar duen komunikazioan. Izan gaitezen zintzoak, objektiboak, zuzenak eta zehatzak. Honela lortuko dugu atzean dagoen errealitate ikusezinak azaleratzea, estereotipoak apurtzea, pertsonen jarrerak aldatzea.

Garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, bertako, tokiko, etxeondoko komunikazioaren indarra berreskuratzea. Komunikazio globalizatura ohitzen hasiak gara (mezu orokorrak, adibide urrunak…) eta egin dezagun apustu gertu dugunaren alde, tokiko adibideek duten indarra ahazten hasiak baikara.

Eman diezaiogun ere merezi duen garrantzia mezu hartzaileari. Gure erakundeak esateko duena inportantea da, dudarik gabe, baina bi norabidetako komunikazioa edo feed-backa lortu nahi badugu aldez aurretik hartzaileak, hau da, gizarteak esateko duena entzun beharko dugu.

Azken batean, gizarte komunikazioa epe luzerako komunikazioa da, estrategia eta koherentzia eskatzen du eta bere osotasunean ulertzea ezinbestekoa da. Komunikatu ez dugu hedabideen bitartez soilik egiten; gure jarrerekin, harremanekin, emailekin, eskuorriekin, azken finean, gure eguneroko ekintza txikienekin ere komunikatzen dugu.

Kalitatezko informazioa, erraz ulertzen dena

taller Horregatik Komunikazioa

Informazioa ezinbesteko ezagutza-iturria da pertsonarentzat. Gure kultura ezagutarazten digu. Gure hirian nola bizi erakutsi. Gure ideia eta iritziak sortzen lagundu. Baita aukeratzeko askatasuna eman ere. Eta gure eskubideak ezagutarazten dizkigu. Lau hitzetan: gizarteko kide bilakatzen gaitu.

Hiritarren %30, ordea, irakurtzeko eta ulertzeko oztopoak ditu. Talde horretan daude, esaterako, pertsona nagusiak, adimen-desgaitasuna duten pertsonak, hizkuntza ongi menderatzen ez duten pertsonak (esaterako, etorkinak), dislexia dutenak, kultura maila baxuko pertsonak, eta abar luze bat.

Nola landu informazioaren irisgarritasuna?

Galdera horri erantzuteko asmoz Irakurketa Erraza-ren inguruko lantegia eman genuen atzo arratsaldean Gipuzkoa Solidarioa-ren lantegi zikloen baitan.

Gurekin egon ziren, besteak beste, AFAGI, AGIPAD, MUNDUBAT, ROKPA, eta BEGISARE elkarteko zenbait kide.

Hemendik eskerrak ematen dizkizuegu berriro zuen interesagatik.Irakurketa Errazaren filosofia eta metodologian sakontzera gonbidatzen zaituztegu!

Baliabide zerrenda interesgarria jartzen dugu zuen eskura:

Irakurketa Errazean trebatzeko eskuliburuak:

  • El Camino Más fácil PDF
  • Directrices para materiales en LF PDF
  • LF: métodos de redacción y evaluación (muy completo) PDF

Irakurketa Errazera egokituak izan diren material batzuk:

  • Declaración Universal de los Derechos Humanos PDF
  • La constitución Europea PDF
  • Declaración de los derechos del niño PDF
  • Guía turistica del Parque Nacional de Montfragüe PDF

Erakunde nagusiak:

Ilustrazio eta marrazkiak nondik lortu: