Olatz Madariaga eta Ana Soro gara, Horregatik Komunikazioa enpresaren sortzaileak.
Urteetan erakunde eta agentziatan aritu eta gero, gure ibilbideek topo egin zuten eta, ogibideaz gain, beste gauza asko ere konpartitzen genituela ohartu ginen. Hala, 2007an Horregatik Komunikazioa jaio zen.
Komunikazioak jarrerak aldatzeko balio duela uste dugu, baita gizarteak eraldatzeko ere.
Hori dela eta, gizarte komunikaziorako estrategietan espezializatu gara: informazioa eman edota produktu bat saldu baino, gizarte aldak eta bilatzen duen komunikazioan aditu gara.
- helburuak ongi finkatzeko
- horiek lortzeko ekintza egokiak definitzeko
- inguruneak zure erakundeari buruzko ezagutza indartu dezan
- instituzio etab estelako erakundeekin harremanak sendotzeko
- gizarteak zure erakundearen misioarekin bat egin dezan
- bazkide / boluntarioak lortzeko
- zure proiekturako diru-sarrerak lortzeko
- …
eta abar eta abar. |
|
|
|
Egindako ibilbideak eta, batik bat, gurekin lanean diharduten erakundeekin dugun harreman estuak, gizarte esparruari buruzko ikuspegia zabaldu eta gure ezagutza aberastu dute. Hala, gaur egun, ondorengo esparruetan komunikazio aholkulari gara:
- Aniztasun funtzionala
- Pertsona nagusiak
- Talde kalteberak
- Elkarbizitza
- Eremu soziosanitarioa
- Jasangarritasuna
- Lankidetza
- Gizarte erakundeak
- Enpresak
- Administrazio publikoak
|
|