Gure izenak aditzera ematen duen bezala, hamaika arrazoi ditugu komunikazioan aritzeko, betiere, gure balioekin bat egiten duten arrazoiak: aukera berdintasuna, garapen jasangarria, euskara, gazteria, giza eskubideak, elkartasuna edo kultura.
Kreatibitatea eta elkarlana dira gure eguneroko osagaiak, horrela lortzen baitugu modu berritzailean kalitatezko eta errespetuzko komunikazioa sortzea. Gaurkotasuna eta modernitatea baloratzen ditugu, baina ez gaude momentuko modaren menpe; izan ere, funtzionaltasuna , materialen iraunkortasuna , irakurgarritasuna eta kontzientzia ekologikoa dira gure irizpide nagusiak lan egiteko orduan.
Gure eguneroko kezkek, ardurek eta ametsek bat egiten dute gure lanean, eta, horiek, inplikazioan eta konpromisoan eraldatuta eskaintzen dizkiegu proiektuei eta bezeroei.
Horregatik eta horretarako egiten dugu lan.
Horregatik Komunikazioa
On line gaude
Tolosa hiribidea 79, behea 20018 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa) T. 943 57 17 57 info@horregatik.com